XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.3.3 Hedadura handiena eta banaketa.

Antso Handiaren irudia.

Inperator titulua eraman zuen Antso Handiak.

Gipuzkoa eta Bizkaiko buruzagiek nahiz Arabako konteek men egingo diote haren aginteari, baina menpetasun honek akordio baten itxurak gehiago ditu.

Bestenaz, herrialdeon jokabidea da lekuko, zeren batzutan Nafarroarat iraultzen bait ziren eta Gaztelari atxikitzen zitzaizkion beste batzutan.

Antso Handiaren Erresuma semeen artean zatitu.

Antso III, 1.035 ko udazkenean hilko da, lau seme uzten dituelarik: Erramiro, Gartzea (Naxarakoa bezala ezaguna), Fernando eta Gonzalo.

Zaharrena Erramiro zen, baina garai hartako Nafar Zuzenbidearen arauera ezin zitekeen Iruinean errege izan, sasikumea baizen.

Iruineako Erresumaren tradizio juridikoaren arauera, seme guztietarik, bakarrik lehensemeak zuen eskubidea tronura eta beste ukantza guztietara, hau da, aita hiltzerakoan geratzen zen denetara.

Baina X. mendean, beste ohitura bat sartuko da, hots, gainerako semeei zerbaitekin dotatzea.

Generalki birseme hauei lurralde batzu ematen zitzaien regulus tituluarekin.

Lurralde hauk, nahiz eta emangarriak izan herentziaz, ez ziren guztiz aldenduak geratzen, zereneta beren ugazabak lehensemearengan fidelitate lokarri batekin lotuak zeuden.

liburutik.